Gertatutakoak errepasatzeko unea

Hauster arratsaldea baino momentu hobeagorik ba al dago inauterietako errepasoa egiteko?

Inauteriak bereziak dira gurean eta hauek gozateko modu asko daude. Tolosaldeko Atariako langileok argi dugu, kaleko gertaerak zuei kontatuz gozatu nahi izan ditugu. Nahiz eta atseden gutxi izan dugun sei egun hauetan, txilaba, ileordeak, jantzi bereziak... jantzi, festan murgildu eta gertatu den horren berri eman dugu. Hasi txupinazoetatik eta azken ekitaldietarainoko material sorta bildu dugu aurten ere: argazkiak, bideoak, audioak, elkarrizketak, iritziak...

Gaur berriz, atseden eguna dugu, azken urteetan merezitako atseden egun bezela gorriz markatua izaten dugu gure lan-egutegian Hauster eguna. Hala ere, ba al da egun hau baino momentu hobeagorik azken egunetako errepasoa egiteko? Horixe egin nahi genuke guk ere, eta guk bildutako material guztia, egoki sailkatu eta segidako puntuetan daukazue:

Gainera, gogoratu, inauterietako mozorrorik onenari saria banatu nahi diogula. Sari bikainak ditugu irabazleentzat eta horretarako hemen sartu eta zure argazkia igo besterik ez duzu egin beharko. Animatu eta zorte on!

Eta amaitzeko, eskerrak eman nahiko genizkieke inauteritan Tolosaldeko Atariaren aipamena egin duten guztiei, asko izan dira eta: Tolosaldeko Afaria maratoia, "portal de Tolosaldea" erdaraldian, gure kazetariz mozorrotu direnak... Eta noski, eskerrak baita Atarikideei, hauei esker guztia kontatzeko aukera izaten dugu eta.

Gure leloa "Egiten Duzuna Gara" da eta egiten duzuelako garenez, zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago eta hobeto kontatzeko aukera izango genuke, horregatik, eta oraindik ez baldin bazara, zu ere Atarikide izatea beharrezkoa dugu. Animatu eta egin Atarikide! Hemen duzu horretarako aukera

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!