«Urtero bezala, Tolosaldeko Afariak antolatuta maratoi solidarioa egin dugu. Hauster eguneko burukomina izan dugu ardatz, eta berari aurre egiteko ikerkuntzarako bideratuko da dirua. Tolosa krisi batean sartuta dago, eta epe motzean behintzat ez du ematen bilatuko denik honen kontrako erremediorik. Diru bilketa egiten aritu gara, eta orotariko doantzak jaso dituzte gure kazetariek».
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?