Pasahitza (zaharra)

«Oroitzapenak ekarriko zituen karroza nahi genuen»

Ataria 2020ko otsailaren 25a

«Oroitzapen asko ekartzen ditu Gure Txokoa dantzalekuak. Gure belaunaldikoen guraso asko bertan ezagutu zuten elkar, eta nire gurasoek esaterako bertan egin zuten lehen aldiz 'tiruriru'. Tolosako jendeari oroitzapenak ekarriko zizkion karroza bat nahi genuen, eta afari batean atera zen ideia. 80. hamarkadako musika jartzen dugu, eta dantza egiten dugu. Zaldunitan adibidez guraso pila bat gerturatu ziren, eta oroitzapen asko izan zituzten».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!