Pattarra edanda, zezenetara

Ataria 2020ko otsailaren 25a

Pattar zezenaren festari 8:00etan ekin diote, eta txarangei segika ibili diren inauterizale guztiak zezen plazan bildu dira ordu horretarako.

Elkarteetako txaranga guztiek hartu dute parte Asteartita egunez ospatzen den pattar zezenean. San Frantzisko pasealekua hartu dute txaranga guztiek, eta giro ederrean iritsi dira zezenetara. Parrandazaleak bildu dituzte batetik, eta goizean zezenetara joateko prestatu dena ere saltoka iritsi da zezen plazara.

Animatu dira batzuk-batzuk zezenaren aurrean jarri eta errekortea ezpada, korri pixka bat behintzat egitera. Besteek txarangen doinuak dantzatzea nahiago izan dute, edota begira egotea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!