Atzokoarekin jarraitzeko edo gaurkoa hasteko muga

Ataria 2020ko otsailaren 25a

Txistularien doinuak entzutera eta dantzatzera inauterizale mordoa gerturatu da goizean goiz. Alboradarekin eman diote hasiera Asteartitari.

Udaletxeko arkupeetan jo dituzte lehen piezak txistulariek. Izan da apropos alboradara jaiki denik, baina baziren atzo gauekoa luzatu duten beste asko ere. Plaza Zaharrean hasi, eta Berdura eta Gorriti plazak igaro dituzte, Gaztelako Arkuan amaitzeko.

Eta hori, anis trago eta gaileta batzuk janda. Urtero legez, herri lanetarako langileek anis trago eta gailetan banatu dituzte udaletxeko arkupeetan inauterizale guztientzat. Horren ostean, batzuk lotarako bidea eta beste askok zezen plazarakoa egin dute, txarangen atzetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!