Pasahitza (zaharra)

"Bilerak egin ditugu eta adostasunak bilatu dira"

Ataria 2020ko otsailaren 24a

Xabier Cañas kultur teknikariak orain arteko balantze baikorra egin dutela kontatu digu. Aurten ezarritako berrikuntzetako bat soinu mugatzaileena izan da, atzo izan zen lehen eguna, eta "funtzionatzen" duela uste dutela esan digu. "Arazoak gertatu dira, batez ere konpartsa txikiekin, baina, uste dugu neurria ona izan dela". Karrozetako ordezkariek Zaldunitan eginiko geldialdiaz, "esperotako" zerbait zela esan digu: "Aldarrikapen horiek entzuteko zain gaude, baina, guk bilerak egin ditugu eta adostasunak bilatu dira. Beraz, harriduraz ere hartu dugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!