Karrozek planto egin dute

Ataria 2020ko otsailaren 23a

Gaur eguerdian egin dute protesta ekitaldia San Frantzisko ibiltokian, udalak "inposatutako" arauekin ados ez daudelako.

Karrozak ere inauterien parte direla aldarrikatu zuten atzo ehunka herritarrek Trianguloaren atarian. «Urteak dira karrozok mugapenak jasaten ditugula eta esan nahi duguna da inauteriak bere izaera galdu dutela». Egoera horren aurrean, atzo, planto egitea erabaki zuten, 12:00etatik 14:00etara. Ez daude udalak «inposatutako» arauekin ados, baina onartzen dute  arazo bat dagoela soinuarekin. Denon arteko elkarrizketa proposatu dute konponbiderako. «Hitza orain zuena da, karrozok prest gaude entzuteko», esan diote udalari. Tolosako Udalak atzo jakinarazi zion Ataria-ri inauterien ondoren egingo duela balorazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!