Bertan elkartu dira Tolosako Musika Bandarekin batera, eta kosakek ere beraien dantzak egin dituzte. Plaza bete danbor izan da, eta lehen notak jotzearekin batera astindu dituzte makilak. Aurtengoan, Berazubiko danborradak 25 urte bete ditu.
Plazaren buelta guztia jendez bete da.