Danborrak eta hankak, arin

Eneritz Maiz/Itzea Urkizu 2020ko otsailaren 22a

Haurren danbor hotsek hartu dute Tolosako larunbat arratsaldea, eta bikain astindu dituzte makilak

Mozorroen festari deika hasten dira danbor hotsez tolosarrak. Larunbat arratsaldeko kolorea eta erritmoa, Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak jartzen du, eta gaur ere ez dute hutsik egin. Irribarretsu, serio, urduri, jolaserako gogoz edo aspertuta, guztiak pasa ziren San Frantzisko pasealekuko pasarelatik. 

Eguzki berotan, kosakek dantza ederki egin dute, eta bi alboak jendez beteta izan dituzte. Familia eta lagunen begiradapean egin dute Triangulorainoko bidea. Bertan hainbat abesti jo ostean, Alde Zaharrerako bidea hartu dute.

Erlazionatuak

Haur danborrada

Ataria 2021 ots 13 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!