Jai erraldoiaren iragarle izan dira

Ataria 2020ko otsailaren 22a

Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak ohiko ibilbidea egin du Zaldunita Bezperan. Musika Eskolako ikasleen bandak ere Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu kalejiran.

Gernikako Arbolan egin dute hitzordua Tolosako erraldoiek eta 11:00etan abiatu dira bertatik Tolosako dultzaineroen laguntzaz. Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte eta ohiturazko dantzak ere eskaini dituzte, besteak beste Plaza Zaharrean eta Plaza Berrian. Haiekin batera ibili dira buruhandiak txikienen atzetik korrika.

Ikasle bandaren kalejira ere Eduardo Mokoroa Musika Eskolako ataritik abiatu da 11:30ean. Tolosako kaleak zeharkatu dituzte eta inauteritako piezak eskaini dituzte kalejiran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!