Dantzari txikienen oinak dantzan

Irati Saizar Artola 2020ko otsailaren 22a

Tolosako kaleetan barrena ibili dira Tolosaldeko dantzariak; plazetan geldialdiak egin, pare bat pieza dantzatu, eta kalejiran Euskal Herria plazan bildu dira azken dantzak eskaintzeko.

Kalejiran eta dantzan pasatu dute Zaldunita bezperako goizaren zatirik zabalena eskualdeko dantzariek. Gaztetxo asko animatu dira hankak dantzan jartzera, Udaberri dantza taldeak antolatzen duen hitzorduan. 

Trianguloa izan dute lehen elkargune, 11:30ean. Hortik aurrera, bi talde handitan banatuta Tolosako kaleak alaitzen aritu dira, plazaz plaza geldialdiak eginda, dantza batzuk eskainiz. Eguerdian, bi taldeek bat egin dute Trianguloan ondoren  Euskal Herria plazara elkarrekin joateko, eta han, azken saioa eskaini ostean, galdutako indarrak hamaiketakoarekin berreskuratu dituzte. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!