Incansables txarangak jaso du Kabi Alai Kuttuna

Ataria 2020ko otsailaren 20a

Kabi Alai elkarteko konpartsak urtero ematen duen saria jaso du aurten 50 urte beteko dituen Incansables txarangak. Sortzaileetako batzuk jaso dute aipamena eta haiek izan dute suziria pizteko ohorea.

Ibanez Gozona gozotegikoekin akordatu dira, berriz, On Ostegun Gizen konpartsakoak. Goizean, omenaldia egin diote bertako arduradun Kontxi Mendizabali eta familiari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!