Festa muinetik festaren berri emango du 'Ataria'-k

Ataria 2020ko otsailaren 17a

Ostegun Gizenean txupinazoa zuzenean eskainiko du '28 Kanala'-rekin elkarlanean.

Galdu ezinezko festa egunak datoz tolosar zein bisitarientzat: Inauteriak. Festan protagonista direnek, euren burua ikusi nahi izaten dute eta, ezinbestean mozorro jaia galduko dutenek horren berri izateko modua bilatu nahi izaten dute. Guztiarentzako aukera emango du TOLOSALDEKO ATARIAk.

Ostegun Gizenean 28 Kanala-rekin elkarlanean, urteroko ohiturari jarraituz, txupinazoa zuzenean eskainiko du ATARIA-k, www.ataria.eus-en unean uneko irudiak jarraitu ahal izango ditu inauterizaleak, 11:30etik aurrera. Baita entzungai noski, ATARIA IRRATIAn ere.

Irrati uhinak presente

Pasahitzasaioak irratsaio bereziak eskainiko ditu San Frantzisko pasealekutik, artxibo ondotik. Zaldunita, Astelenita eta Asteartitan irratia kalera aterako da 11:00etan hasita, eta webgunean zein 107.6 fm-ean entzungai izango da.

Irrati zuzeneko gehiago ere izango dira. Beotibar pilotalekutik esaterako, Astelenita eta Asteartitan pilota partiden kontakizuna egingo da: Bengoetxea-Mariezkurrena eta Altuna-Galarza lehiatuko dira lehen egunean eta Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bigarrenean.

Egunero-egunero gainera, argazki eta bideo galeriak eta protagonisten elkarrizketak izango dira webgunean. Eta urtero legez, Atarikideek egunero jasoko dute egunkaria etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!