Egitaraua: zaldunita

Ataria 2020ko otsailaren 10a

Otsailaren 20tik martxoaren 1era Tolosan inauteriak ospatuko dira eta udala gaur hasi da inauterietako egitarau ofiziala etxez etxe banatzen. Liburuxka, aurten ere, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egin dute.

[Ikusi egitaraua PDFn]

ZALDUNITA 

OTSAILAK 23

08:00. Diana, Tolosako udal musika bandarekin.

08:45. Udal txistulari bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.

10:00. Txarangen irteera.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:45. Udal txistulari bandak Idiarena pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00. Kalejira Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino.

16:30. Zezenak Zezen plazan, txarangak eta udal txistulari banda ariko dira ikuskizuna alaitzen.

Ondoren. Kalejira.

19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin.

22:30. Txosnagunean Bake faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua.

23:30-01:30. Kalean eta Oriako txarangak kalez kale.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!