Egitaraua: zaldunita bezpera

Ataria 2020ko otsailaren 10a

Otsailaren 20tik martxoaren 1era Tolosan inauteriak ospatuko dira eta udala gaur hasi da inauterietako egitarau ofiziala etxez etxe banatzen. Liburuxka, aurten ere, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egin dute.

[Ikusi egitaraua PDFn]

ZALDUNITA BEZPERA

OTSAILAK 22

11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbolatik.

11:30. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.

11:30. Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.

12:00-17:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

17:00. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.

19:00. Tolosako danborradaren irteera Plaza Zaharretik Tolosako udal musika bandarekin. Geldialdiak: Plaza Zaharra, Berdura plaza eta Rondilla 14.

22:30. Txosnagunean Leizeak, El sonido de la metraia, Streetwise eta Dinamita taldeen kontzertuak.

23:30-01:30. Oriako Txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!