Egitaraua: ostegun gizena

Ataria 2020ko otsailaren 10a

Otsailaren 20tik martxoaren 1era Tolosan inauteriak ospatuko dira eta udala gaur hasi da inauterietako egitarau ofiziala etxez etxe banatzen. Liburuxka, aurten ere, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egin dute.

[Ikusi egitaraua PDFn]

OSTEGUN GIZENA

OTSAILAK 20

11:15. Udal txistulari bandak inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45. Kabi-Alai elkarteak Incansables txaranga 2020ko Kabi-Alai Kuttuna izendatu du. Ondoren pregoia.

12:00. Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.

16:30. Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi Alai txarangak alaitua.

Ondoren. Kalejira.

19:30. Emakumeon plazatik zezen suzkoa irtengo da. Ero Etxe elkartearen eskutik.

20:00. Aurrera kirol elkartearen danborrada.

23:00. Txosnagunean Ziakhus eta Little Martin Selektah.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!