Pasahitza (zaharra)

20 urte, feminismoak Zaldunita bezpera aldatu zuenetik

Itzea Urkizu Arsuaga 2020ko otsailaren 11

2000. urteko inauteriak inflexio puntu bat izan ziren Tolosan, Zaldunita bezperan azkenekoz ospatu baitzen, erreginaren eta damen aukeraketa; Silvana Ostiza izan zen aldaketa eragin zutenetako bat

Hogei urte egin behar da atzera, Tolosako danborradak azkenekoz erreginaren eta damen karroza eraman zuenera itzultzeko. 2000. urteko Zaldunita bezperan amaitu zen, Tolosako Emakumeak izeneko talde feministak urtetan eskatutakoaren bidetik, mugimendu feministak urtetan gaitzetsitako ekitaldia, eta geroztik bestelako itxura eta formak hartu izan ditu larunbat iluntzeko ospakizunak.

Euskal Herritarrok alderdiak alkatetza lortu zuen, 1999an, eta gobernua martxan jarri zen, askoren ustez emakumea objektu bilakatzen zuen festa deuseztatu, eta bestelako hitzordu bat antolatzeko. Silvana Ostiza zinegotzia zen garai hartan, eta gogora ekarri du bete-betean bizi izandako prozesua, Patxadaz saioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!