Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak, inauterietako doinuekin osatutako kontzertua eskaini zuten, atzo eguerdian, Iurreamendi Zaharren Egoitzan. Musika Bandak, gainera, gogoan izan zuen duela gutxi zendu zen Tomas Arnal, tolosar musikagilea, inauterizalea eta bandako kide ohia. Inauterietako doinuen artean, Arnalek egindako Eup Emendek kantua jo zuen bandak, eta kontzertua ikusten egon ziren familiako kideei eskaini zien.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?