Zezen plazako sarrerak, gaurtik aurrera salgai

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 10a

16:00etan jarriko dituzte eskuragarri, interneten.

Inauterietako zezen festak ikusi ahal izateko sarrerak gaur arratsaldean eskuragarri izango dira. Azken urteotan egin bezala, Tolosako Udalak sarreren %70 internet bidez eskainiko ditu; %25 Leidorreko leihatilan eskuratu ahal izango dira, eta azken %5 zezen festen aurretik leihatilan izango dira.

Gaur, 16:00etatik aurrera, www.bibe.me webgunean erosi ahal izango dira sarrera, 3,25 euroan; gehienez ere bost. Leidorrekoak lortzeko, berriz, estreinakoz, izena eman beharko da aurrez, www.tolosa.eus/inauteriak atarian, hilaren 12 eta 13an; gero zozkatu egingo dituzte sarrerak, hilaren 14an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!