Otsailaren 20an hasiko dira Inauteriak Tolosan. Ostegun Gizeneko txupinazoa 12:00etan izango da, eta ataria.eus-en zuzenean ikusteko aukera egongo da 11:30etatik aurrera, 28 Kanala eta Tolosaldeko Ataria-ren arteko elkarlanari esker.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?