Pasahitza (zaharra)

"Inauteria kaleratu nahi genuen, inauteria benetan kalean bizitzen delako"

Itzea Urkizu Arsuaga 2020ko otsailaren 10a

Xanti Nazabal eta Xabier Artola izan dira, gaur, Patxadaz saioan; hiruzpalau hilabete daramatzate, Udaberri dantza taldearekin, Gaur txantxo naiz ikuskizuna prestatzen.

Inauterien muinera bueltatzeko gogoa, eta neguko emanaldi bat prestatzekoa. Biek bat egin zuten, duela zenbait hilabete, Udaberri dantza taldeko kideengan, eta horixe izan zen Gaur txantxo naiz emanaldia prestatzen hasteko ernamuina. Ostiral honetan izango da, 20:30ean hasita, Tolosako Zerkausian. 

Euskal Herriko inauteri ospakizunak erakutsi nahi dituzte, hainbat kultur adierazpen baliatuz, eta fokua jarriko diete, gainera, Lizartzako, Amezketako eta Abaltzisketako inauteri dantzei ere. Momentuko taldekideek lehen aldiz dantzatuko dituzte, eta zor bat kitatu dutela sentitzen dute.

Izan ere, ikaste prozesu bat izan da ikuskizuna lantzea, taldearentzat: dokumentazioa, dantzak eta eskulana. Finean, jardun horrek taldea zailduko duela diote, eta aurrera begira prozesu baliagarria izango dela eurentzat.

Emanaldia doan eskainiko dute, eta Zerkausian, "inauteriak kalean bizitzen direlako", eta "Udaberriren egitekoa bere jakintza herriari transmititzea delako".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!