Segurtasunari eta kutsadura akustikoari buruzko bilera, gaur

Ataria 2020ko otsailaren 4a

Inauteriak gerturatzen ari diren honetan, Tolosako Udala kutsadura akustikoari eta segurtasunari buruzko hainbat bilera eta hitzordu egiten ari da.

Izan ere, udalak kutsadura akustikoari eta segurtasunari buruzko proposamen eta neurriak lantzeko aholkularitza zerbitzu bat kontratatu du, eta enpresak hainbat gomendio eta neurri proposatu ditu. Udal talde guztiek egin dute bat gomendio eta neurri horiekin, eta jada aurkeztu dizkiete txaranga, karroza, konpartsa, danborrada eta aisialdi taldeak bezalako eragileei, eta orain herritarren txanda da.

Gaiari buruzko azken bilera ireki hau beraz, herritarrei zuzendutakoa da eta gaur bertan izango da, 20:30etik aurrera, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Udalak esan duenez, bileraren helburua da tolosarren arteko elkarbizitza bermatu, segurtasuna hobetu eta kutsadura akustikoaren arazoari irtenbidea emateko aurtengo proposamen eta neurrien berri ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!