Elkartasun txotxa, Caminos eta Eizagirrerekin

Ataria 2020ko otsailaren 1a

Zerkausia sagardotegi erraldoi bihurtu zuen, atzo, Casino elkarteak. Laugarren urtez jarraian, elkartasun keinua eginez ospatu zuten elkartasun txotxa. Irene Caminos eta Nerea Eizagirre kirolariek izan zuten txotx irekiera egiteko ardura. 

Agurra dantzatu zieten, eta lehen sagardo txotxak egin zituzten Caminos eta Eizagirrek, elkarteko arduradunekin batera. Tolosako alkatea Olatz Peon ere bertan izan zen. Emakume kirolariei egindako errekonozimenduarekin "gustura" agertu ziren bi kirolari lagunak.

Behin kupelak zabalduta, afaltzera eseri ziren bertaratuko guztiak.

Aburuza, Zabala, Begiristain, Goikoetxea, Eguzkitza, Isastegi eta Sarasolako sagardoek osatu zuten Zerkausiko sagardotegia. Aurten, afariko irabazi ekonomikoak, Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!