Karroza eta konpartsetan parte hartzeko izen ematea zabalik

Ataria 2020ko urt. 28a, 15:05

Otsailaren 7ra arte egin ahal izango dira izen emate eta diru-laguntza eskaerak UDATEn, herritarren arretarako bulegoan. Laguntzen helburua "inauterietan parte hartze aktiboa sustatzea" dela azaldu dute Tolosako Udaletik. 

Tolosako Udalak zabaldu du 2020ko inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko epea. Izen emateak eta diru-laguntza eskaerak otsailaren 7ra arte egin ahal izango dira UDATEn honako ordutegian: astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 07:15etik 14:15era eta ostegunetan 07:15etik 19:00etara bitartean. 

Izena emateko bi fitxa egongo dira, eskatzaile motaren araberakoak: karrozei bideratutakoak eta konpartsei bideratutakoak. Karrozen kasuan derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak, kide guztien zerrenda, lehiaketan parte hartu nahi duten ala ez eta diru-laguntzaren aurrerapena egitea nahi duten edo ez. Konpartsen kasuan derrigor aipatu beharko dira ordezkarien datuak eta lehiaketan parte hartu nahi den. Izena ematen duten guztiek zenbaki bat jasoko dute, eta zenbaki hori emanaldian bistan jarri beharko dute. 

Diru-laguntzak emateko irizpideak: 

Diru laguntzak ekarpen finkoen edo erlatiboen bidez egingo da. Honakoak izango dira irizpideak: 

  • Ekarpen finkoak: 
    • Karrozak: Egun bakarreko edo bi eguneko irteeren arabera finkatuko da kopurua. 
    • Konpartsak: Tamaina, parte hartzaile kopurua, zuzeneko musika, antzezpena eta koreografia hartuko dira kontuan. 
  • Ekarpen erlatiboak: Ekarpen finkoen gainean egingo dira eta konpartsek zein karrozek jaso ahal izango dituzte eta gizon-emakumeen parekidetasuna eta euskararen erabilpena baloratuko dira. 

Laguntzen kopuru zehatzak eta izen ematea egiteko loturak honako helbidean daude: Karrozak eta konpartsak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!