Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea da proiektuaren asmorik behinena, horretarako ezagutza linguistikoa hobetuz eta hizkuntzarekiko atxikimendua hobetuz. Unitate didaktiko bat eskuragarri dago, aurrerantzean, helmuga horietara iristeko, eta berau hizpidera ekarri dute, gaur, Kike Amonarrizek eta Antton Telleriak, ATARIA irratiko Patxadaz tartean.
Hizkuntzarekin jolasean proiektuaren nondik norakoak azaltzearekin batera, gazteen kontsumo ohiturez, umorea egiteaz nahiz gaur egungo ikus-entzunezko eskaintzaz aritu dira biak.