Inauterietako diru laguntzen ordenantza berria jendaurrean da, erreklamazioak egin nahi dituenarentzat

Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 13a

Udalbatzak azaroaren 28an onartu zuen behin-behinean, eta hilaren 27ra bitarte ikusgai izango da dokumentua.

Inauterietarako Ordenantzaren eta Antolamenduaren Ordenantza Berezia behin-behinean onartu zuen, Tolosako udalbatzak, joan den azaroaren 28ko osoko bilkuran. Iragarri bezala, zenbait aldaketa txertatu dituzte jaietako diru laguntzen banaketan eta, besteak beste, euskararen erabilera eta emakume eta gizonen arteko parekidetasuna sustatu eta lehenestea dute helburu.

Bada, plenoan onartutako testua jendaurrean izango da, urtarrilaren 27ra bitarte, erreklamazioak aurkeztu nahi dituenarentzat. Hona hemen, ordenantza berriaren proposamena:

https://ataria.tok-md.com/pdfak/Ordenantza_proposamena.pdf

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!