Pozik dago Babarrunaren Festak azken urteotan hartu duen indarrarekin, eta urteko jai egun kuttunenetakoa dute ostalariek ere, lanerako.
Bere errezetaren sekretua kontatu dio ATARIA irratiko mikrofonoari eta, goierritarra izaki, mondejua sarrerako gisa jartzen duela ere aitortu du. Larunbatean, sei bat kilo babarrun prest izango ditu Ikatza taberna betetzeko.