Migel Soroaren Oroimenezko txapelketaren jardunaldi berria igandean

Ataria 2019ko azaroaren 7a

VIII. Migel Soroaren Oroimenezko Ogi Berri Pilota Txapelketan beste jardunaldi bat jokatuko da asteburuan. Igandean, azaroaren 10ean, izango da jaialdia, 11:00etan hasita Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Ohi bezala, hiru mailatan ariko dira lehian pilotariak: jubeniletan, Olaizola-Gorrotxategi eta A. Erkiaga-Azpiroz bikoteak ariko dira; etorkizunetan, Larrazabal-Morgaetxebarria eta Agirreamalloa-L. Erkiaga; eta elite mailan, Exposito-I. Elizegi eta Arrieta-Sarasa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!