Pasahitza (zaharra)

"Ametsa eraikitzeko aukera iritsi zait"

Naiara Roldan de Aranguiz 2019ko azaroaren 4a

Komikiak abiapuntu hartuta, hezkuntzaz, aitatasunaz edota euskalgintzaz mintzatu gara Joseba Antxustegietxarterekin ATARIA irratian. Etapa berrian murgilduta, Herrikide ikastetxean eszedentzia hartuta, Albaola itsas kultur faktorian buru-belarri lanean ari da. "Aldaketan, gustura" sentitzen dela dio Antxustegietxartek.

Komikiak mararzteko orduan darabilen sortze prozesuaz hitz egin du, hezkuntza sistemak azken urteotan bizi izan duen bilakaeraz eta baita alor pertsonalagoez ere hitz egin du; esaterako, feminismoaz, etxetik barrura eta kanpora. Bere aro profesional berriari ere heldu dio, jaioterritik gertu, hain zuzen ere, Albaola itsas faktorian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!