Maider Lasa hirugarren Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldian

Ataria 2019ko urriaren 28a

Argazkia: Goierriko Hitza

17,3 kilometroko ibilbidea 17 korrikalarik amaitu zuten emakumeen lasterketan. Maite Arraiza lazkaotarra izan zen azkarrena, 1.08.43ko denborarekin. Izaro Rubio ordiziarra izan zen bigarrena, 1.10.51rekin. Lasa tolosarrak ordubete 13 minutu eta lau segundo behar izan zituen helmugara iristeko.

17 korrikalaritatik 6 Tolosaldekoak ziren. Maider Lasa hirugarren gelditu baldin bazen, Maitane Galan de la Nava zizurkildarrak seigarrena izan zen. Irurako Beronika Goitiak 10. amaitu zuen. Eneritz Garro tolosarra izan zen 13.a. Azken bi postuetan bi tolosar iritsi ziren elkarrekin: Nerea Garmendia eta Ainitze Ugartemendia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!