Tolosa CF-ko neskek bota dute Larramendiko txupinazoa

Ataria 2019ko urriaren 25a

Larramendi auzoko jaiak hasi dituzte gaur. Tolosa CF-ko neskek Arkaute etxeko balkoitik bota dute suziria. Asteburu osoan izango dira festak Tolosako auzoan.

Tolosa CF Euskal Ligako taldeak bigarren mailara igotzea lortu du aurten eta hori saritu nahi izan du Larramendi auzo elkarteak,  jaiei hasiera emateko suziria botatzeko ohorea emanez.

Ostiraletik igandera bitartean, egitarau oparoa antolatu dute Larramendi auzoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!