Tolosa CF-ko neskek botako dute aurtengo txupinazoa

Ataria 2019ko urriaren 24a

Tolosako Larramendi auzoko jaiak izango dira asteburuan; bihar botako dute txupina, 17:30etik aurrera.

Larramendi auzoko haur, gazte eta helduek ez dute aspertzeko aitzakiarik. Bihar bertan hasiko dituzte jaiak eta igandera bitarte, ohi bezala, hamaika ekitaldi izango dituzte. Aurten Tolosa CF-ko neskek izango dute jaiei hasiera emateko ardura.

Auzoko bazkaria larunbatean izango da, baina ez da hori auzotarrek mahaiaren bueltan biltzeko izango duten aukera bakarra; bokata jateak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, iluntzean, eta bakoitzak eramandako janariarekin ere bazkaltzeko bilduko dira igandean.

Igandean haurrek slackline tailerra egin ahal izango dute 16:30etik 17:30era, Arkauteko zelaian. Euria egiten badu, bertan behera utziko dute.

EGITARAUA

Urriak 25, ostirala

17:00.Txokolate jatea.

17:30.Txupinazoa Arkauten, Tolosa CF-ko nesken eskutik eta buruhandiak.

18:00-20:00.Kamiseta tailerra.

19:00-21:00.Pintxo potea.

20:00.Tolosako Banda.

21:00.-22:30.Bokatak, karpan.

21:15.Zezen suzkoa.

23:00.Kontzertuak: Atila y los Unos, DJ KI eta mozorro festa (gaia: musika taldeak edo abeslariak).

Urriak 26, larunbata

10:00.Dultzaineroak.

12:00.Gaztetxoen danborrada Iraunkorrak txarangarekin.

14:00.Auzoko bazkaria, auzokoek prestatuta eta Iraunkorrak txaranga.

17:00-18:30.Zezentxoak eta poneyak Arkauteko zelaian, Saka ganadutegiarekin.

19:00-21:00.Sagardo dastatzea.

19:00-20:30.Alaiki txikientzat.

21:00-22:30.Bokatak, karpan.

23:00.Alaiki.

Urriak 27, igandea

10:00.Diana.

11:00.Patata tortilla lehiaketa.

12:00.Umeen jolasak.

12:00.Toka txapelketa.

14:00.Bazkaria, bakoitzaren esku.

17:00.Buruhandiak.

16:30-17:30.Slackline tailerra haurrentzat, Arkauteko zelaian. Eguraldi txarra eginez gero bertan behera geratuko litzateke.

17:30-18:30.Zumba, karpan.

19:00.Jai amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!