Argazki galeria

Giro tristearekin ere, jai giroa nagusi

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 20a

Festak ospatzen jarraitzen dute San Esteban auzoan. Goizean, euria ari bazuen ere, II. Bolei Txapelketako finala jokatu dute, eta auzoko txaranga kalejiran irten da; Ttorreko aparkalekuan, berriz, Radio Control-eko kotxeen erakustaldia izan da.

Goizean goiz hasi dira, San Esteban auzoko baserri eta inguruak girotzen, bai txistulariak baita trikitilariak ere. Ondoren, 2x2 Bolei Txapelketaren finala jokatu dute, eta San Frantzisko elizan, auzoko hildakoen aldeko meza izan da. Auzoko txaranga ere kalera irten da, giro kaskarra alaitu nahian. Une honetan, auzoko babarrun jatea egiten ari dira Ferialeku kanpoan, eta gaurko eguna borobiltzeko, Joxe Jabier Mendizabalekin karaokea eta dantzaldia egingo dute; Toka Txapelketa ere jokatuko da, eta horrez gain, gaztaina jatea egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!