Tolosa CF-ko gimnasten asteburu borobila

Ataria 2019ko urriaren 7a

Oinarrizko infantilak Euskadiko txapeldun geratu dira. Junior eta lehen mailako taldeak Espainiako Kopan parte hartzeko txartela lortu dute. 

Infantilen urreari juniorren zilarra eta lehen mailakoen urrea gehitu zaizkie asteburuan. Hirurak Espainiako txapelketan izango dira. Horrez gain, bi talde nagusiek Euskalgym galan egotea lortu dute. Tolosa CF taldetik gimnasta guztiak zoriondu dituzte egindako lanagatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!