Tio Teronen semeak, Sormenetik egitasmoan

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko urriaren 4a

Urteko bigarren saioa izango du Galtzaundiren proiektuak, eta 11:00etan hasiko da, bihar, Zerkausi azpian

Kulturgintzaren ardatzean dantza egin ohi du Galtzaundi euskara taldeak antolatutako Sormenetik egitasmoak. Larunbat goizak eta Zerkausi azpiko ontziralekua uztartu, eta elkarrizketa gune bat sortzen dute, hainbat diziplina ukituz. Bada, bihar izango da urteko bigarren saioa, eta euskal dantza izango da protagonista, Tio Teronen Semeak dantza taldeko kideekin.

11:00etatik aurrera, euskal dantzaren transmisioa eta berritzea izango dituzte hizpide, Oihana Iguaran elkarrizketatzaileak gidatuta eta, hizketaldi amaieran, beren emanaldi zatitxo batez gozatzeko aukera izango dute bertaratuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!