Pasahitza (zaharra)

"Geure buruarekiko aurreiritziak desmuntatzea da jendaurrean eroso aritzeko lehen pausoa"

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko urriaren 2a

Nerea Redondok ikastaro bat gidatuko du Tolosako jabetze eskoan, jendaurrean eroso hitz egiteko gakoak landuz.

Ez da jabetze eskolan ariko den lehenengo aldia izango, eta aurrez ere ahozko praktikari lotutako saioak eskaini zituen. Besteak beste, jendaurrean hitz egiteko ere entrenatu egin behar dela azpimarratu du, kirola egiteko edo diziplina artistikoak taularatzeko bezala.

Horrela, parte hartzaileen beldurrak, lotsak eta aurreiritziak hizpide izango dituzte, norbere buruaren bueltako aurreiritziak atzean uzteko. Izen-ematea zabalik da oraindik, Tolosako kultur etxean, eta informazio gehiagorako berdinatsuna@tolosa.eus helbidera idatz daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!