Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak, bilera irekia egingo du, gaur, Corpus Christiko (Kondeko aldapa) lokalean, 19:30ean. Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko baliatuko dute batzarra. Gaiaren inguruko informazioa eskuratu nahi duten herritar guztiak «ongi etorriak» izango direla adierazi dute elkartetik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?