Izena eman daiteke Kultur Etxeko ikastaroetan

Irati Urdalleta 2019ko ira. 19a, 15:58

Iazko ikasleek, larunbatera arte eman dezakete izena kultur ikastaroetan. Ikasle berriek, aldiz, irailaren 23tik 27ra izango dute horretarako aukera.

Dagoeneko eman daiteke izena Kultura eta Gazteria sailek antolatu dituzten ikastaro eta tailerretan. Kultur tailerren kasuan, iazko ikasleek larunbatera arte edukiko dute izena emateko aukera, ikasle berriek, aldiz, irailaren 23tik 27ra.

Kultur ikastaroetan apuntatzeko, www.tolosa.euswebgunean sartu beharko da edo Kultur Etxera joan 10:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara. Gazteria saileko ikastaroetan izena eman nahi dutenek, berriz, bigarren aukera hori bakarrik izango dute.

Kultura sailak aurreko ikasturteko eskaintza mantenduko du: helduentzako antzerkia, argazkilaritza, dantza garaikidea, ehoziriak eta patchworka, pintura eta zeramika. Haurrek berriz, baleta eta eskulanak izango dituzte.

Hamasei eta 35 urte arteko gazteentzako hiru ikastaro ere eskainiko dira euskaraz, urritik abendura. Old School DJ ikastaroarengatik hogei euro ordainduko dira, argazkigintza gauez nola egin ikasteko hogei euro ordaindu beharko dira eta joskintzak 25 euroko prezioa du.

Ordainketei dagokienez, gazteria saileko ikastaroak kreditu txartelarekin ordaindu beharko dira. Kulturakoetan, berriz, ordainketa helbideratu daiteke eta guztia batera edo bi zatitan banatuta ordaindu.

IKASTAROAK

Kultur ikastaroak

Antzerkia.Astelehenetik ostegunera, 19:30etik 21:30era. Prezioa: 174,67 euro Tolosaldekoentzat.

Argazkigintza.Astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era. Prezioa: 212,04 euro Tolosaldekoentzat.

Balleta. Adinaren eta mailaren arabera banatuko dira taldeak. Prezioa: 149,28 eskualdekoentzat.

Balleta puntak. Ostiraletan, 16:30etik aurrera. Prezioa: 55,85 euro Tolosaldekoentzat.

Dantza garaikidea. Astelehenetan eta asteazkenetan, 20:15etik 21:45era. Prezioa: 204,12 euro Tolosaldekoentzat.

Ehoziri lana eta patchworka. Astelehenetan, 15:00etatik 17:00etara edo ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 195,99 euro Tolosaldekoentzat.

Pintura/marrazketa. Astelehenetan eta asteazkenetan edo astearteetan eta ostegunetan. Ordutegi ugari aukeran. Prezioa: 195,99 eskualdekoentzat.

Eskulanak. 6-10 urte artekoentzat. Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era. Prezioa: Tolosaldekoentzat 144,20 euro.

Zeramika. Astearte eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era edo astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:30era. Prezioa: eskualdekoek 195,99 euro.

Gazteentzako ikastaroak

Old School DJ. Urriaren 29tik abenduaren 17ra, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara.

Argazkigintza gauez. Urriaren 30etik abenduaren18ra, asteazkenetan, 19.00etatik 21:00etara.

Joskintza: patroigintza eta moda diseinua. Urriaren 10etik abenduaren 12ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!