Udazkena kultur ekitaldiz beteta dator Tolosara

Irati Urdalleta 2019ko ira. 19a, 11:58

Gaurtik aurrera erosi daitezke udazkeneko kultur ekitaldiez gozatzeko Kulturzale txartelak. Besteak beste, antzerkia, musika, balleta eta bakarrizketak antolatu dituzte.

Eguberriak bitarteko Tolosako kultur eskaintza aurkeztu dute, eta guztira, hamalau ekitaldik osatuko dute egitaraua.

Haurren, gazteen eta helduen gozamenerako, musika, bakarrizketak, zuzeneko emanaldiak, dantza ikuskizunak... egingo dira. «Eskaintza zabala, askotarikoa eta kalitatezkoa izango da», baieztatu du Olatz Peon alkateak.

Programazioaren aurkezpenean egon dira hainbat ekintzetako protagonistak. Andoni Egañak azaldu du, irailaren 27an egingo duten emanaldian musika eta bakarrizketa uztartuko dituztela: «Bi piano jotzaile egongo dira oholtzan eta nik bertsoak tartekatuko ditut», azaldu du. Urriaren 5ean, berriz, Zikloia jaialdiaren barruan Birakabaretae manaldia eskainiko dute sei taldek. Dantzak hartuko du protagonismoa, urriaren 11n. Hain zuzen, Ertza konpainiak Janeten Titiaemanaldia eskainiko du. «Ikuskizun oso freskoa da, dantza garaikidea eta zuzeneko musika uztartzen dituena», azaldu dute. Azaroaren 9an, Txirri Mirri eta Txiribitonen txanda izango da eta Xaguxarroski kondeaeskainiko dute. Antzerkirik ere ez da faltako. Hain zuzen, Roman eta Julietaizango da azaroaren 15ean.

Emanaldi horiek ikusteko, bi kulturzaletxartel eskainiko dira. Bat arte eszeniko eta musika egitaraurako izango da eta bestea satelite bidez zuzenean opera, zarzuela eta balleta ikusteko.

Lehendabizikoak 35 euro ordainduta, zazpi kultur emanalditara joateko balioko du eta bigarrenak, aldiz, hemezortzi euroren truke, opera, zarzuela eta ballet emanaldiez gozatzeko aukera eskainiko du. Gaurtik aurrera egongo da horiek erosteko aukera Kultur Etxean, goizez zein arratsaldez.

KULTUR EKINTZAK

Irailak 27.20:30ean, Leidorren, Eta zer gehiago? Musika eta bakarrizketa.

Urriak 4.20:00etan, Leidorren, David Guaporen Que no nos frunjan la fiesta bakarrizketa.

Urriak 5. 19:30ean, Leidorren, Birakabareta emanaldia.

Urriak 8. 19:45ean, Leidorren, Don Giovanni opera.

Urriak 11. 20:30ean, Leidorren, Janeten Titia emanaldia.

Urriak 18. 20:30ean, Leidorren, Lo mejor de Yllana antzerkia.

Urriak 25.20:30ean, Kultur Etxean, Ama Alu Lur ikuskizuna.

Azaroak 8. 20:30ean, Topicen, Erradikalak ginen antzerkia.

Azaroak 9. 17:00etan, Leidorren, Txirri Mirri eta Txiribitonen Xaguxarroski kondea.

Azaroak 12.19:45ean, Leidorren, Doña Francisquitazar zuela emanaldia.

Azaroak 15.20:30ean, Leidorren Roman eta Julieta antzerkia.

Azaroak 22. 20:30ean, Leidorren, Mardantza garaikidea.

Abenduak 10. 20:15ean, Leidorren, Coppeliaballet emanaldia.

Abenduak 13. :20:30ean, Leidorren, Gran Seleccion emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!