Larunbaterako prest dute Santuipekoen festa eguna Uganen

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko irailaren 11

Aldaba auzoaren parte da Ugane auzoa, eta iraila festarako hilabetea izaten dute. Aurten, hilak 14 izango da Uganeko Santuipekoen Eguna.

11:30ean emango diote egunari hasiera, eta egun baterako prestatutako tabernan pintxoak jarriko dituzte salgai. Tripa beteta, sega apustua bapo ikusteko modua izango da.

12:00etan auzoko zelaian sega apustua jokatuko da. Kasu honetan, Jokin Garmendia baliarraindarrak eta Andoni Egia orendaindarrak osatua izango da bikote bat, eta bestea, Arkaitz Arteaga baliarraindarrak eta Andoni Dorronsoro ikaztegietarrak osatua. 13:00etan, Hernaniko bertsolarien txanda izango da, eta 14:30ean, bazkaria egingo dute.

Ondoren, mus eta toka txapelketa jokatuko dira. Haurrek ere izango dute beraien tartea, eta 17:30ean, ume jolasak egingo dituzte.

Egun guztian zehar saskiaren zozketan parte hartzeko zenbakiak eskuragai izango dira, eta haurren saioaren ostean saskiaren zozketa egingo dute. 21:30ean, berriro ere mahaiaren bueltan eseriko dira auzo afaria egiteko.

Festa eguna Unai eta Ezkide trikitilariek eta DJ Momomok girotuko dute. Eta ezin azpimarratu gabe utzi, Uganeko festetan inoiz ez dela mojitorik falta izaten.

 

SANTUIPEKOEN EGUNA

11:30. Pintxoak salgai.

12:00. Sega apustua: Jokin Garmendia eta Andoni Egia. Arkaitz Arteaga eta Andoni Dorronsoro.

13:00. Hernaniko bertsolariak.

14:30. Bazkaria.

Ondoren. Mus eta toka txapelketa.

17:30. Ume jolasak.

Ondoren. Saskiaren zozketa.

21:30. Auzo afaria.

Egunean zehar: Unai eta Ezkide trikitilariak, DJ Momomo eta mojitoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!