Europako Kopako eskubaloi partida jokatuko dute Usabalen, igandean

Ataria 2019ko irailaren 10a

Super Amara Bera Bera talde donostiarrak LK ZUG Handball talde suitzarraren aurka jokatuko du. Partida 12:00etan hasiko da. 

EHF Europako Kopako partida ikusteko aukera egongo da Tolosan, igandean, 12:00etatik aurrera Usabalen. Super Amara Bera Beraren debuta izango da Europako txapelketan. Lehen kanporaketan LK ZUG talde suitzarrari egin beharko dio aurre.

Tolosakoa itzulerako partida izango da. Izan ere, bezperan, Donostiako Gasca kiroldegian jokatuko dute joaneko partida, 18:00etatik aurrera. Zozketan erabakitakoaren arabera, lehen kanporaketa hori gainditzen duen taldeak, hurrengo kanporaketa ASC Corona 2010 Brasov talde errumaniarraren aurka jokatu beharko du. Tolosan jokatuko den partidaren garrantzia, beraz, ez da nolanahikoa izango.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!