Paula De Juan atleta, Espainiako Txapelketan izan da

Ataria 2019ko irailaren 4a

Tolosa CF atletismo taldeko Paula De Juanek parte hartu zuen asteburuan jokatutako Espainiako absolutu mailako txapelketan.

400 metro hesietan parte hartu zuen eta bere finalerdian laugarren egin zuen, 1.03,16 marka eginez. Hiru finalerdiak kontuan hartuta, hamahirugarren denbora onena egin zuen De Juanek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!