Kanporaketa gaindituz gero, Lehen Mailako talde baten aurka arituko da Kopan Tolosa CF

Irati Urdalleta 2019ko abu. 29a, 10:35

Gizon seniorren taldeak Lehen Mailako talde baten aurka jokatzeko aukera izango du Errege Kopan, partida bakarrera izango den kanporaketa gainditzen badu. Azaroaren 13an izango da partida.

Tolosa CF-en gizonen senior taldean Errege Kopara sailkatzeko kanporaketa jokatuko du azaroaren 13an. Aurreko denboraldian erregional mailan jokatu zuten eta kanporaketa hau jokatzeko eskubidea lortu zuten hogei talde arituko dira norgehiagokan. Irabazleek Lehen Mailako hamar talderen aurka jokatuko dute. Hala ere, ezingo dute aritu Bartzelonaren, Real Madriden, Valentziaren edo Atletico Madriden aurka, horiek Superkopa jokatuko dutelako.

Guztiak lau taldetan banatu dituzte zozketarako eta Tolosa CF-ri A taldea egokitu zaio. Oraindik ez da publiko egin zozketaren data.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!