Irene Caminos ez da sailkatu munduko kopako finalerako

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 27a

Trialeko munduko kopan 7.postua eskuratu du Irene Caminos tolosarrak.

Asteburuan jokatu da Val di Solen (Italia) trialeko munduko kopa. Tolosarrak 7. postuan amaitu duenez, ezin izan du finalerako sailkatu. Lehenengo itzulian zegoen epailetako batek hogei puntuko zigorra jarri zion, nahiz eta gainontzekoek ez zuten akatsik ikusi. Horrenbestez, finaletik kanpo geratu zen. Orain, Toscanan (Italia) jokatuko den Europako txapelketa eta Txinako munduko txapelketa dauzka aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!