Ainhoa Artetak 'Madame Butterfly' opera eskainiko du Kursaalen

Ataria 2019ko abuztuaren 8a

Soprano tolosarrak 80. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan parte hartuko du Pucciniren obra entzutetsuan, abuztuaren 13an eta abuztuaren 15ean.

Giuseppe Finzik musikalki zuzenduko du, 2017an Valentziako Palau de les Arts antzokian Emilio Lopezen gidaritzapean estreinatu zen ekoizpena. Madame Butterflyren papera jokatuko du Artetak eta Donostiako emanaldian Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Easo abesbatzak hartuko dute parte. 

Kursaalen, abuztuaren 13an eta 15ean izango diren emanaldiak aurkezteko ekitaldian Artetak esan du gaztetan ez zuela amestu ere egiten Butterfly kantatzearekin, baina adinarekin ahotsean sendotasuna eta heldutasun emozional nahikoa lortu duela horrelako pertsonaia bati heldu ahal izateko. Ziurtatu du Donostian jendearen "konplizitatea, laguntza eta babesa" izango dituela.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!