[AZKEN ORDUKOA] Sutea izan da Aldabatxikiko enpresa batean

Ataria 2019ko abuztuaren 7a

@SuhiltzaileGIP

Langile bat erietxera eraman behar izan dute kea arnasteagatik; 05:00 aldera lortu dute sua itzaltzea

Goizaldeko 01:45 aldera jaso dute abisua suhiltzaileek. Tolosako Aldabatxiki auzoko pentsuen enpresa batean piztu da sua eta Tolosa, Ordizia eta Legazpiko parkeetako suhiltzaileak gerturatu dira bertara. Kontrolpean hartu dute sutea 02:15 ingururako eta 05:00etan erabat itzaltzea lortu dute. Oraingoz ez dakite zerk eragin duen sua.

Enpresako langile batek kea arnastu du eta erietxera eraman behar izan dute. Kalte materialak ere izan dira lantegian eta zenbait makinek kalteak izan dituzte.

@SuhiltzaileGIP

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!