Ander Gorostidi tolosarrak Asteras Tripolis taldean jokatu dezake

Ataria 2019ko uztailaren 29a

Argazkia: Mundo Deportivo

Realetik talde greziarrera jauzi egitetik gertu dago Gorostidi. Hiru denboraldirako kontratua lortu dezake.

Realaren bigarren taldea utzi eta Asteras Tripolis talde greziarrera joatekotan da Ander Gorostidi tolosarra. Eneko Capilla da taldeko entrenatzailea eta Greziako lehen mailan jokatzen du. Tolosarrak hiru denboralditarako sinatuko luke kontratua, baina Realak berriro erosteko aukera izango luke.

Pasa den denboraldian, dezenteko lekua izan du Sansen. 27 partidatan 2.000 minutu inguru jokatu ditu eta hiru gol sartu. Denboraldi-aurre honetako lehen partidan, 45 minutu jokatu zituen eta kapitaina izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!