Kostako zeharkaldian flysch-k ikusteko aukera izan zuten. Eta ibilaldiari amaiera ona emateko, bazkaria egin zuten Zumaian bertan. Guztira, 27 pertsona elkartu ziren. Ibilaldian parte hartu ez zuten hainbat erretiratu autoz joan baitziren Zumaiara. Egun ederra pasa zutela adierazi dute aldabatarrek.