Berazubin jokatuko dute abuztuan Realak eta Eibarrek

Ataria 2019ko uztailaren 13a

III. Euskal Herria Txapelaren finala abuztuaren 10ean izango da, Tolosan. Periko Alonsok emango dio txapela txapeldunari.

III. Euskal Herria Txapelaren finala abuztuaren 10ean jokatuko da, Tolosako Berazubi zelaian, 20:30etan. ETB1ek zuzenean emango du partida. Reala eta Eibar izango dira III. Euskal Herria Txapelaren finalistak, sailkapeneko lehenengo bi postuetan amaitu eta gero.

• Pt.: puntuak • J: jokatuak • I: irabaziak • B: Berdinduak • AG: Aldeko golak • KG: kontrako golak

Periko Alonsok Reala, Eibar eta Tolosa arteko loturak batzen dituen jokalari historikoak emango die trofeoa finaleko irabazleei. Euskal Herria Kirola elkartearen filosofiarekin eta irudiarekin bat datorren Alonsoren kirol ibilbideari ere omenaldi egin nahi diote ekimen honekin.

Finaleko sarrerak salgai daude dagoeneko on-line. Gerora salgai izango dira Realaren dendetan eta Eibarko Ipuruako Orsaixan dendan. Partida egunean leihatilan salgai izango dira saldu gabe gelditzen diren sarrerak.

Sarrerak on-line erostea gomendatzen dugu: Berazubi zelaiko aforoa 2.000 lagunekoa da, eta badaezpada komeni da aurretik sarrera hartzea, azken orduan bertara joan eta leku barik ez gelditzeko. Dena dela, sarreren salmenta zelan doan komentatuko dugu twitter eta facebook sare sozialetako geure kontuetan.

Sarreren prezioak

  • Tribuna, eserita: 20 €
  • Tribuna, eserita, gazteak, 16 urte arte: 10€
  • Zutik, zelai inguruan: 10€
  • Zutik, zelai inguruan, gazteak, 16 urte arte: 5€

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!