Zahar etxeetako garbitzaileen greba
2016ko abenduan amaitu zen aurrez zahar etxeetako emakume langileek sinatuta zuten hitzarmena. Handik hilabetera, Negoziazio Mahaia osatu zuten, sindikatuetako kideek euren proposamenak aurkeztu zituztelarik. Horrela, urtebete igaro zuten elkar adostu nahian. Iazko udara aurretik, baina, ELAko kideak Negoziazio Mahaia alde batera uztea erabaki zuten, patronalak eurak proposatutakoa ziurtatzen ez zuelako.
Ondorioz, irailaren 28an ekin zieten lanuzteei. Horrela, hilabetero geroz eta egun gehiagoz utzi zioten lan egiteari, Gabonak bitarte. Orain arteko 62 greba egunei, beste 26 gehitzea erabaki dute probintziako zahar etxeetako emakume langileek, uztailaren 12ra bitarte. Aste honetan, Gipuzkoan zehar etapa ezberdinak burutzen ari dira, eta bihar amaituko dute Donostian. Asteazkenean, Tolosan izan ziren, eta ELA sindikatuko Ana Merchan lankidearekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Amarotzeko Antzerki Astea
Duela bi hamarkada pasatxo, Amarotz auzoan, solasaldi baten bueltan antzerki zaleak ziren 4-5 bizilagun bildu ziren. Hasiera batean, auzoko jaietan antzerkiaren bueltan zerbait egitea zen asmoa. Horrela sortu zen Amarotzeko Antzerki Astea jaialdia. Horren inguruan eta antzerkiak egun bizi duen egoeraz aritu gara Intujai taldeko kide eta jaialdiko antolatzaile den May Gorostiaga tolosarrarekin.